The Pirate Theatre Company 2016.urtean jaio zen "Lapurreta Perfektua antzerkiaren itzaletan. Antzezleen eta talde teknikoaren izakerak dakar Kanpainiaren izena. Partaideak Berango-Merana HLHI ikastetxeko ikasle eta irakasle talde batek osatzen du.
Hauek dira gure taldea osatzen duten partaideak:
BEÑAT ALEGRE
Beñat 2004ko apirilaren 4an jaio zen Berangon. Futbola gustatzen zaio eta Karabiganeko futbol taldean jolasten du. Hark esaten du oraindik ez duela egin antzerki bat, eta THE PERFECT JOB lehenengoa dela. Antzerkiko protagonista bat izan nahi du.
| |
AIMAR ALONSO
Gurutzetan jaio zen 2004ko maiatzaren 16an eta Berangon bizi da handik geroztik. Surfa gustatzen zaio eta bere musikarik gustokoena pop-a da. Mutil jatorra da eta THE PERFECT JOBerako prest dago.
| |
OIHANE BAREA
Gurutzetan jaio zen 2004ko maitzaren 28an. Bere zaletasuna igeriketa da. Musikalak ditu gustoko, eta beraien artean “Perfect Pitch “ (Dando la nota) du atseginen. Pop musika atsegin du, batez ere Juan Magan.
| |
AIMAR BARTUREN
| |
IBAI BELLOSO
Rio de Janeiron, Brasilen, jaio zen 2004ko uztailaren 29an. 2 urte zituela etorri zen Berangora bizitzera.
Uretako skia eta futbola praktikatzen ditu.
Nagusitan informatikaria izateko asmoa dauka.
Villano musika abeslaria atsegin du.
| |
HODEI CANO
Hodei, Leioako hospital batean jaio zen, 2004ko urtarrilaren 17an. Hiru urtekin Berango-Merana eskolan ikasten hasi zen. Gehien gustatzen zaizkion gauzak, futbolean eta play-an jolastea, eta lagunekin egotea dira.
Berango taldean jolasten du futbolean. Bere gogokoen futbol taldea Chelsea da; eta bere gogokoen futbolaria Thibaut Courtois da.
Bere anaia txikiarekin eta bere gurasoekin bizi da.
| |
IRATI DE LA TORRE
Irati 2004ko urtarrilako 24an jaio zen, Gurutzetan. Bere kirol gustukona saskibaloia da eta bat ere ez zaiona gustatzen errugbya da. Bere janari gustukoena pizza.
Iratiri margoztea guztatzen zaio. Bere pelikularik gustokoena “Oihaneko liburua” da, eta gehien atsegin dituen liburuak “Los cinco” bildumakoak dira. Eta bere musikarik gustokoena “reggaton” da.
| |
SARA DILLA
Gurutzetan, 2004ko uztailaren 6an.
Gehien gustatzen zaion filma “Tu a Londres y yo a California da”, eta gogokoen duen liburua “Diario de una friki”.
Bost urte dituenetik pianoa jotzen du.
Bere lehenengo antzezlanean parte hartuko du THE PERFECT JOBekin.
| |
IBAI FERNANDEZ
Maiatzaren 18an jaio zen 2004. urtean. Berangon bizi da, eta Berango Meranan ikasten du. Anaia bat dauka 7 urtekoa.
Futbola gustatzen zaio, Berangoko futbol taldean jokatzen, hau da, Karabigane FTan. Athletic zalea da
Bere kolore gustukoena urdina da. Gehien gustatzen zaion janaria solomoa da eta gehien gorrotatzen duena arroza. Bere edari gustukoena mostoa da eta gutxien gustatzen zaiona aquariusa da.
Oraindik ez daki zer izan nahi duen nagusitan.
| |
ENDIKA GARAITA
Endika maiatzaren 6an, 2004an, jaio zen Basurtoko ospitalean. Hiru urteekin etorri zen Berango Meranako eskolara.
Padel, futbol eta saskibaloia dira beraren kirol gogokoenak eta handitan futbolaria edo masaje-emaile izan nahi da. Padel egiten du PICen
Arreba bat, aita eta ama ditu. Bere familiatik txikiena da.
| |
IYARI GARCIA
2004ko urtarrilaren 8an, Barakaldon, jaio, eta bi urte zituenean Berango-Meranako eskolara joaten hasi zen. Klasean bere irakasgairik gogokoenak matematika eta plastika da. Gehien gustatzen zaiona skatean ibiltzea, kitarra jotzea eta musika entzutea da. Eta gutxien gustatzen zaiona irakurtzea. Bere kirolik gogokoena igeriketa da eta gutxien gustazen zaiona errugbia.
Nagusitan skaterra izan nahi du. Anaiaorde bat du, Odei izenekoa.
| |
NAROA HEREDIA
Naroa 2004ko Maiatzaren 30an jaio zen Virgen Blanca ospitalean. Berangon bizi da. Forumeko aldiskarietan ateratzen da eta Gernika pelikulan parte hartu du. Dantza egitea gustatzen zaio.
| |
ENEKO MARDARAS
2004ko azaroaren 7an jaio zen Txagorritxu ospitalean, Gasteizen. Mutiko honek futbolean jolastea eta lagunekin egotea asko atsegin du. Asko gustatzen zaio patatak okelarekin jatea. Ordea, indabak ez ditu bat ere gogoko. Enekok maite duen pelikula “Oihaneko liburua” du izena.
| |
ANA MARTINEZ
2004ko azaroakoa da eta beti klaseko txikiena izan da.Baina orain asko hazi da eta institutora joateko gogo asko ditu.Berari gauza asko egitea gustatzen zaio: padelean jolastea, musika entzutea, ordenagailu eta mugikorrarekin egotea…
Nagusia denean padeleko jokalari profesionala izan nahi du.
| |
ASIER NIEMBRO
Asier Gurutzetan jaio zen 2004ko irailaren 19an. Futbolean oso trebea da eta Erromo futbol taldean jolasten du. Ez zaio kantatzea gustatzen baina pop musika entzutea bai.
Nagusia denean padeleko jokalari profesionala izan nahi du.
| |
IBAI OLAGUE
Gurutzetan,2004ko uztailaren 2an jaio zen.
Berango-Merana eskolan ikasten du.
THE PERFECT JOB bere lehenengo antzerkia izan da. Liburu bat idazten ari da.
Ibai olagueren afizioak dira:
Play 3ra jolastea; bere joku gustokoena da call of duty black ops 2.
Ibaik kirola egiten du, rugbyan jolasten du Getxo rugby taldean.
Futbolean jolastea gustatzen zaio, baina bakarrik patioan edo kalean ez du talde batean jolasten.
dira.
| |
LANDER ORAA
2004 Irailaren 14 jaio zen Gurutzetan.
Berango-Meranan ikasten du. Kirolaria da, futbola gustatzen zaio. Handia denean atezain- entrenatzailea izan nahi du, Athletic Clubean.
Guztatzen zaizkio makarroiak eta gorroto ditu barazkiak.
Invencible filma gustoko du eta Greg-en liburuak, eta asko gustatzen zaio bere lagunekin egotea.Bumping musika atsegin du.
| |
EKAIN RODRIGUEZ
2004ko apirilaren 29an jaio zen, Barakaldon. Gehien gustatzen zaion kirola futbola da, gainera Athletic Clubeko jokalaria da. Defensa da. Euskal selekzioarekin jolastu du. Gustokoa ez duen kirola txirrindularitza da.
Bere aisialdian play-arekin jolatea gustatzen zaio.
Musika entzutea tsegin du, batez ere, reggaeton-a.
| |
ANDONI TEJERO
2004ko uztailaren 12an jaio zen. Berangon bizi da. Berango-Meranan ikasten du.
Bere zaletasunak, dantza, igeriketa eta antzerkia dira. THE PERFECT JOBen parte hartzeko irrikitan dago.
Bere kolorerik gustokoena urdina da.
Nagusitan polizia izan nahi du.
| |
IRATI TRIANA
2004ko ekainaren 3an jaio zen. 11 urte ditu. Neba txiki bat dauka Egoitz deitzen dena.
Berango-Merana ikastolan ikasten du. Gustatzen zaion kirolak saskibaloia eta igeriketa dira.
Gustatzen zaion liburuak Greg bildumakoak dira.
| |
AMETS URIBETXEBARRIA
Gurutzetako ospitalean jaio zen, Barakaldon, 2004ko apirilaren 2an, goizeko bost eta erdietan. Axganen, Berangon, bizi izan da geroztik bere aita, ama eta ahizpa txikiarekin.
Txakur bat eta bi katu ditu.
Igeri egitea, dantzatzea eta pop musika entzutea gustatzen zaio; eta ez zaio bat ere gustatzen babarrunak jatea.
| |
KOLDO VELASCO
Koldo 2003ko martxoaren jaio zen Basurton.
Berangon bizi da. Bere denbora librean kirola gustatzen zaio. Futbola praktikatzen du. Zazpi urte daramatza zineman, hiru filmetako protagonista izan da. Abentura eta akziodun filmak gustatzen zaikio.
| |
NAROA VIRIGA
2004ko uztailaren 11 jaio zen Bibon. Berangon bizi da.
Asko guztatzen zaio musika ingelesez entzutea, eta bere musika talde gogokoena Sweet California da. Bere janari gogokoena entsalada da, baina ez zaizkio batere gustatzen barazkiak. Coca- cola eta laranjazko Aquariusa dira bere freskagarri gogokoenak. Bere kolore gustukoena urdina da.
Bere futbol talde gogokoena Athletic da.
|

No hay comentarios:
Publicar un comentario